Aurrera Gure Ametsa

NOR GARA

Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldea irabazi asmorik gabeko elkarte bezala sortu zen, 1999 urtean, Urnietako herritarren ekimen baten bidez. Taldeko helburu nagusien artean hauek daude:
• Herriko zein lurraldeko euskal dantza tradizionalen mantentzea, bermatzea.
• Geure sustraien, dantzen eta musikaren inguruko ezagutzak sakontzea.
• Munduan zehar hedatzea eta ezagutaraztea geure kultura ondarea.
Orain arte Aurrera Gure Ametsa Dantza taldeak herriko festetan parte hartu du, bai partehartzaile edo antolatzaile bezala Jalgi Plazara ekitaldian. Euskal herriko zein nazioarteko jaialdietan parte hartu du, elkartrukeak eginez beste dantza taldeekin. 2015eko martxotik Grupo de Danzas Laguardia-Biasteriko Dantza Taldearekin senidetuta gaude.

PARTAIDEAK

MUSIKARIAK

Badira herriko hainbat musika talde non haien kolaborazioa ezinbesteko zaigun, hala nola:
• Urnietako Musika Eskolako irakasle eta ikasleak (haizezko instrumentu eta trikitixa eta panderoekin)
• Dultzaineroak, Txistulariak
• On Bosko Musika Banda

DANTZARIAK

Adin dezberdinetako dantzariak osatzen dute Aurrera Gure Ametsa




DANTZAZALEAK

Senideak eta hamaika lagun beti laguntzeko prest, dantza bizi eta maite dutenak. Ezinbestekoak dira taldea aurrera ateratzo.


Copyright@Aurrera Gure Ametsa