Aurrera Gure Ametsa


AKADEMIA

Maila desberdinetako taldeak daude, baina denetan euskal dantza tradizionalaren teknika erakutsi eta landu egiten da.


Txikien taldea

6 urtetik, 14ra bitartean

Entsaioak, ostiraletan 17:00tatik, 18:30ak arte

Nagusiak

15 urtetik aurrera

Entsaioak, ostiraletan 18:30tatik, 20:30ak arte

Dantzazaleak

Helduentzat plaza-dantza ikastaroa

Entsaioak, ostegunetan 19:30tatik, 20:30ak arte

EMANALDIAK

Urtean zehar eskaintzen ditugun emanaldiak hauek dira:
• “Jalgi Plazara”: Udaberri zein udazkeneko emanaldia, non musika eta dantza tradizional euskaldunak gaineratzen diren.
• San Miguel Patroiaren festetan, irailak 29an: Emanaldi garrantzitsu honetan, mugaz gaindiko dantza taldeak gonbidatzen dira urtero dantza eta musika herriko eta gutako ororekin konpartitu dezaten.


Azken urteotan, aipatutako bi emanaldi hauek urriko 1go asteburuan ospatzen ditugu, herriko Errosarioko Amabirjinaren ospakizunarekin batera. Aipatzekoa da ere, Urnieta Villa izendatu zen 400. Urteurrena ospatzeko Aurrera Gure Ametsa taldeak ekitaldi berezi bat antolatu zuela. Bertan, garai hartako dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera izan genuen.

SAGARDOTEGIAK

Urtero, sagardo denboraldiarekin batera, Urnietako Eula, Altuna, Elutxeta eta Oianume sagardotegietara joaten gara dantzaz eta musikaz giroa berotzeko.

EZKONTZAK

Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldeak ezkontzetan ere parte hartzen du, dantzari eta musikariekin. Informazio gehiago nahi izanez gero, formulario hau bete ezkero, zurekin harremanetan jarriko gara.

Copyright@Aurrera Gure Ametsa