Jalgi Plazara Jaialdiaren XVIII. edizioa urriak 6n ospatuko da, eta aurten gure XX. Urteurrena ospatuko dugu.
Geure hogei urtetako ibilbidean lagun izan ditugun dantzari eta dantza-talde desberdinak gonbidatu ditugu gure herrira. Elkarrekin Urnietan zehar kalejira bat egin ostean, eguerdian San Joan plazan bilduko gara.
Plazan, azken urtetan bezala, Ingurutxo dantzatuko dugu, eta beste hainbat plaza dantza. Eta gonbidatuta zaude gurekin dantza egitera. Dantza ostean, bazkari herrikoia izango dugu, eta aldez aurretik apuntatu beharra dago.
Informazio gehiago HEMEN aurkituko duzu.
Gogoratu ere Ingurutxoa dantzatzeko deialdi irekia luzatzen dugula:
Larunbatean gure dantzari txikiak Bera-ra joan ziren hango XXV. Dantzari Ttiki egunean parte hartzera.
Goizean herrian zehar plazaz plaza ibili ziren dantzan, eta eguerdi aldera jaialdi bikain bat eskeini zuten Tolosa, Ibarra, Legazpi eta Berako dantzariekin batera.
Lagun berriak egiteko aukera aparta izan zuten, hango dantzariek beraien etxeetara bazkaltzera gonbidatu bait zituzten.
Egun polita pasa zuten, eta Berako dantzariak noiz etorriko ote diren zai daude dagoeneko. Hona hemen egun hartako argazki batzuk:
Bigarren urtez, Santa Krutz egunaren bueltan, Aurrera Gure Ametsa Dantza Elkarteak Azkorteko ermitara igoera eta erromeria antolatu zituen.
Ondoren, plazan, Patxi eta Konpainia taldearen dantzaldi gidatua ospatu zen, bazkari eder batekin Oianume sagardotegian amaitzeko.
Goiz pasa ederra izan zen eta dantza taldeak eskerrak eman nahi dizkie bertaratutako trikitilari azkoitiar, dantzazale eta musika taldeari.
Asteburu honetan Aurrera Gure Ametsa eta Tolosako Udaberri dantza taldeek Valladolideko XIV Encuentro de Folclore Jaialdian parte hartu zuten, tartean gure helduen dantza taldea zelarik.
Denak elkarrekin ikuskizun bikaina eskaini zuten eta txalo zaparrada ederra jaso ere. Harrera hori ikusita, hurrengoari begiraka hasiak dira dagoeneko!!
Gure eskerrik beroenak beraien lana eta ilusiogatik!!! Zorionak!
Kantua da herri baten pentsaeraren ispilu, munduari begiratzeko modu bat. Kantuz ematen ditugu bizitzako egoera guztiak, penak zein pozak, amodioak zein desamodioak... Kantatzen diogu jaiotzari zein heriotzari; egunari eta gauari... Euskaraz kantatzen dugu eta horrek sentitzeko eta pentsatzeko modu bat eraikitzen du; geurea, geure herriarena.
Irakaslea, Itsaso Arrieta Goiri izango da. Euskal kanten irakaslea eta bereziki haur kantetan aditua. Haurtzaindegietako eta eskoletako hezitzaileen irakaslea urte askoan. Horrezaz gain, haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da eta zenbait argitalpenen arduraduna eta aholkularia izan da. Azken urteetan, kanta tradizionalenikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat ekintza kulturaletan parte hartu du.
IRAUPENA: Ordu bete eta laurdeneko hiru ostiral hilean otsailetik ekainera bitartean.
NON ETA NOIZ: Lekaio kultur etxean, arratsaldeko zazpitan.
Ane Albisuk eskainiko du hitzaldia. Tradiziozko euskal jantzietan aditua, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea da.
Bi atal ditu hitzaldiak, teorikoa eta praktikoa. Teorikoan gure jaietan janzten ditugun janzki eta jantzien izaera ezagutu eta iturburuari buruzko ezaguera sakona jasoko dute bertaratzen direnek. Praktikoan euskal jantziak janzteko era erakutsiz eta norberaren jantzia birmoldatzeko proposamenak egiteko aukera egongo da. Norberaren jantziak eraman daitezke.
Ordu eta erdiko iraupena izango du hitzaldiak. Magale ikastetxean ospatuko da, azaroak 27n, arratsaldeko 17:00etan.
Informazio gehiago hemen.
Urnietako Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea sortu zela bi hamarkada betetzear dira. Urte hauetan zehar euskal tradizioa mantendu, sustatu eta jendaurreratzeaz gain, euskal dantzei loturiko harreman estua azaleratu du.
Hala, dantzaren haritik josten joan dira urteetan zehar bidean izandako pasio eta ilusioa, elkarlana, talde-lana, herriz-herri ibiltzea, euskal kulturari eutsi nahia... Horregatik, dantzazale, haur, gazte zein heldu edota dantzazale saltxeroa bazara edota halakoa den ezagunik baduzu, animatu gurekin dantza ikastera!
Ondorengo bideoan ezagut gaitzakezue.
Jalgi Plazara Jaialdiaren XVII. edizioa urriak 6 eta 7an ospatuko da. Oraingo hontan, Valladolid-eko La Trebede elkartea gonbidatu dugu.
Larunbateko dantza emanaldia Saroben ospatuko da, arratsaldeko zazpiretan. Igandekoa berriz, eguerdian, San Joan plazan.
Gogoratu igandean Ingurutxoa dantzatzeko deialdi irekia luzatu dugula.
Datorren urriak 7an, baserritarren eguna dela eta, azken urtetan bezela INGURUTXO dantzatuko da San Joan plazan, eguerdiko 12etan.
Animatu zaitez eta gurekin parte hartu ezazu! Entseguak hastera doaz!
Jarri zaitez gurekin harremanetan
(Adin mugarik gabe)
Laister denboraldi berria hasi behar dugu, Euskal dantza nahi dutenak ezagutu eta praktikatu, garaia egoika da zuen izenak emateko. Gogoratu ez dagoela adin mugarik!!!
Animatu zaitez, eta jarri zaitez gurekin harremanetan
(Adin mugarik gabe)
Asteburu honetan Jalgi Plazara Jaialdiaren saio berri bat eskeini genuen Sanmiel festen barruan.
Oraingo hontan "Grup de Danses El Forcat" etorri zitzaigun bixitan. Castellotik etorritako taldea da, 1978. urtean sortua.
El Forcat-ek oso ekitaldi interesgarria eskeini zigun, dantza desberdin eta hainbat jantzi dotorekin batera.
Aurrera Gure Ametsak berriz, Ezpata dantza, Makil handi dantza eta Arizkungo sagar dantza eskeini zituen besteak beste.
Aiurrik igandeko ikuskizunaren argazkiekin bilduma bat argitaratu du hemen. Guk ere badugu gure argazki sorta.
EUSKALTASUNAREN ERREPRESENTAZIOA GURE OSPAKIZUNETAN: SOINEKOA
Dendaberri elkarteak, bere aste kulturalean barne, ekitaldi interesgarri bat antolatu du dantzarekin lotura handia duena.
Bertan, Ane Albisuk hainbat azalpen egingo ditu gure ospakizunetarako azken ehun urtean erabili ditugun jantziei buruz eta berak zuzentzen duen ATONDU EKIMENAri buruz ere arituko da.
Bigarren zatian NOLA JANTZI tailerra egingo dugu, eta nahi izanez gero jendeak bere jantzia eraman dezake edo behintzat buruko zapia, gerrikoa eta abarkak, nola jartzen diren praktikatzeko.
NOIZ: Ekainak 19an
ZE ORDUTAN: 18:00 (2 orduko iraupena)
NON: Dendaberriko egoitzan
(Hitzaldia erderaz izango da)
Azaroak 6n, Urnietan ospatu zuen 1. Dantzari eta Dantzazaleen Topaketa, Aurrera Gure Ametsa Dantza Elkartearen eskutik.
Bertan, hurbildu ziren dantzazale guztiak aukera izan dute dantza egiteko, baita dantza maite duen jende guztiak gure kultura ezagutzeko.
Eguraldia ez da oztopo izan dantzaz gozatzeko, frontoia bete egin da adin guztietako dantzazaleekin.
Hemendik eskerrak eman nahi ditugu gurekin elkarlanean eta ekitaldian parte hartzen egon diren elkarteei:
Laguntzaile modura Urnietako Udala, Laboral Kutxa, eta Arquicosmos.
Aurreko asteburuan, Urnietako festak zirela eta (Samiel eta Errosarioko Ama Birjiaren festak), XV. Jalgi Plazara jaialdia ospatu zen. Bertan, Baxenafarreko Bithindarrak Dantza Taldeak parte hartu du gurekin batera.
Euskal dantzaz gozatzeaz gain, XVII eta XVIII. mendeko kontradantza erakustaldi bat eskeini genuen, Peio Otano dantzari eta koreografo naparra gure maixua izan delarik. Hona hemen eredu bat, John Playford-en Kettle Drum.
Igande goizean, Bithindarrak Urnietako dantzazaleekin batera Ingurutxoa dantzatu zuten herriko plazan, beste urte batez tradizioa mantenduz.
Abuztuak 28an Guardiara joan gara Erdi Aroko musikaz eta dantzaz berotzera hango giroa. Bertan, Erdi Aroko Pintxoen Leihaketa ospatzen zen, eta hango gastronomia dastatzeko aukera izan genuen, branleak eta pavanak dantzatzen genituen bitartean.
Gure eskerrik beroenak, Urnietako Dendaberriko dantzazaleei, Iruñako aintzinako musiko joleei, Alfonso Iturria (esku bateko flauta eta danborra), Eneko Paez (zanfoña), Koldo Azkona (txirimia) eta Peio Berasategi (bajoia) , Guardiako antolatzaile, udaletxe, eta dantzariei. Beraiek gabe ezinezkoa izango zen hain egun ederra eta interesgarria eduki.
Aurreko ostiralean, ekainak 3an, Urnietako On Bosko Bandak kontzertu bat eskeini zuen Saroben.
Dantzazale talde bat Ezpeizera hurbildu ginen Maskaradaz gozatzera.
Goizean Urnietatik irten eta Ezpeizera iritxi ginen 11ak aldera. Barrikada bat ikusi, eta Maule hiriburua bixitatu genuen.
Arratsaldean, maskarada ikusi, eta dantza egitera ere ausartu ginen. Izan ere, aurten iparraldeko dantzak ikasten ari gara, eta aukera ezin hobea izan genuen gure Maialen irakasleak erakutsitako urratsak praktikan jartzeko.
Urtero bezala, Urnietako sagardotegien giroa berotzen saiatzen gara. Otsailean hasita, eta apirilara arte, Eula, Altuna, Elutxeta eta Oianumen aurkituko gaituzu dantzan.
Asteburu hontan hainbat ekitaldi egon dira Urnieta “Villa” izendatu zela 400. urteurrena ospatzeko. Bertan, eskuzko pasaka pilota jokuan erakustaldia, oliba, ardo, gazta edota eztia dastatu eta erosteko merkatua, eta falkoneria ikuskizunak ospatu zirelarik.
Ez dugu ahaztu behar ere urteko ohiturari jarraituz, Jalgi Plazara ekitaldia ospatu genuela, eta Asturiaseko Agrupacion Folklórika Cuelebre izan dugula gurekin dantzan.
Aurrera Gure Ametsa ha participado este fin de semana en el Festival Internacional de Folclore de Pola de Siero (Asturias), en colaboración con el grupo de danzas de Laguardia.
Como grupo locales actuaron la agrupación folclórica Cuélebre de Lugones, San Félix de Valdesoto y El Ventolín de La Pola. Como grupos invitados, contamos con la presencia del Grupo de Jotas San Nicolás de Bari, de Gurrea de Gallego (Aragón), y la agrupación folclórica Arabra del Valle de la Orotava, Tenerife.
El Festival coincidió con la celebración de las Fiestas del Carmín, por lo que tuvimos un fin de semana muy completo.
Eguraldi txarrak ez zen ostopo izan egun guztian zehar dantzan aritzeko Biasteriko biztanleekin, bi herrien anaikidetza sendotuz.
XVIII. Jalgi Plazara Jaialdia eta taldearen XX. urteurrena.
San Joan plazan. Hogei urtetako ibilbidean lagun izan ditugun dantzari eta dantza-talde desberdinekin.
Bera-n Dantzari Txiki Eguna
II. Udaberri Erromeri
Azkorteko ermitara buelta, eta Patxi eta Konpainia-rekin erromeria San Joan plazan.
Baserritar jantziak atontzeko hitzaldia
Magale ikastetxean, arratsaldeko 17:00n.
INGURUTXO herrikoia
San Joan plazan, eguerdiko 12tan. Deialdi irekia dantzazale guztiontzat.
XVII. Jalgi Plazara Jaialdia
Asociación cultural La Trebede eta Aurrera Gure Ametsa Dantza Elkarteak dantza ikustaldia eskeiniko dute Saroben eta San Joan plazan.
I. Udaberri Erromeri
Azkorteko ermitara buelta, eta Patxi eta Konpainia-rekin erromeria San Joan plazan.
XVI. Jalgi Plazara Jaialdia
Grup de Danses El Forcat eta Aurrera Gure Ametsa Dantza Elkarteak dantza ikustaldia eskeiniko dute Saroben eta San Joan plazan.
Ane Albisun hitzaldia Dendaberri elkarteko egoitzan.
Dantzazaleen topaketa San Joan Plazan.
XV. Jalgi Plazara Jaialdia
Saroben eta San Joan Plazan, Bithindarrak eta Aurrera Gure Ametsan eskutik.
Guardiako Erdi Aroko Pintxoen 10. Leihaketa
On Bosko Banda kontzertuan (Saroben)
Errifen zozketa
Maskaradak ikustera goaz Ezpeizera
Sagardotegi garaian gaude
1615. urtea gogorazteko dantzak
XIX Festival Internacional Pola de Siero
Biasterin egun pasa
Copyright@Aurrera Gure Ametsa